XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORAIN BERROGEITA AMAR URTE

Garbera etorri nitzala. Orduan nola zan Garbera Bidea. Trenean edo kotxean etorrita Txingurriarte ondo.

Bar Ramuntxo ezkerretik. Andik asten ziran arbostoak bi aldetatik. Goiko aldetik, urak korritzeko, zanga bat.

Perueneko soroa goiko aldetik. Erdi parean bazan agortzen etzan iturria, uda eta negu. Andik gora arbosto eta sasia Larraundiko terrenorarte.

Azpiko aldetik Txingurriñeko ganaduak larrean. Kanpo futbolera zijoan bideaz gaiñetik, Gregorio Napar Txikia deitzen genion.

Aren beiak larrean urte guzian ateri bazan. An etzan larrik ere sortzen!.

Andik aurrera Larratxora artean, Larraundiko baserria goiko aldetik.

Sagasti ederra beko bideraiño. Bide azpitik erreka tartean sasia zepa guzien gaiñeraiño.

Goiko aldetik berdin. Eskerrak ez giñala gauen gauerdi askotan ibiltzen!.

Bildurra ematen zuan gauez pasatzea. Tunela ematen zuanda.

Larratxo biztatu ezkero pena ematen zigun.

Orrela urte askoan. Jaxinto Etxeburuak nai izaten zuan etxe bat egin Franzinko Altunaren zailetan.

Bañan diru asko eskatzen zion eta etzan atrebitzen. Orrenbeste ordaintzea ni penaz egoten nitzan gauza orrekin merkego ematen etziolako.

Bañan Larratxok etzeukan diru paltik. Lasai bizi zan ura!.

Beko aldetik egin zituzten gero etxe batzuk.

Lenengo Mi casita dauka izena.

Bestea Errekalde.

Rosa Primi aren ondoan.

Errekan beste aldetik egin zuan Rubio esaten genion.

Arek bai kostata egin zuala!.

Bide gaiñean asi zan arria atera ta pareta egin.

Ez det uste tirorik egin zuanik! Palanka eta pikatxoiak bere erramientak eta pegoi emaztea izan zuala uste det.

Ura zan lana egitea! Gu arrituta: Ori bukatu baiño len erori egingo zaio, esaten genuan.

Arek bazekian gu baiño obetogo zer egiten ari zan. Gaur ere an dago ura zutik Rubio zanak egin zuana. Zeruan gerta dedila!

Orain aziko naiz gaur nola dagon Larratxo idazten.

Len gutxigi eta gaur geiegi. Bein ere ez gustora!

Kontatu dedan bezela ibili giñan mila bederatzireunda irurogeita bederatzira arte. Orduan asi ziran Garberako jendea astoratzen.

Lenengo ekin zioten erreka puskatzen. Dena garbitu zuten lenengo ondo.

Asi ziran aurrena egurrez arku bat egiten.

Gero gaiñean masa bota aldiko amar bat metro errekaldeko etxe zubitik gora.

Iritsi ziranean gu gebiltzen bidera, or utzi gaituzte pasorik gabe!.

Otaño izenekoa ta beste lagun bat ziran buru egiten zutenak. Asi giñan pasoaren eske.

Amabost eunekoa zala ta albotik pasatzeko esanez.

Azkenean lege gizon edo abogadungana jun bear izan genduan.

Arek beste bide bat jarri, bestela Lau Aizetatik bueltan zerbizioan berebil bat.

Orduan erantzun ziguten etzekitela zeiñi esan.

Nere suiak esan zien ondo ordaintzen bazuten berak egingo zuala. A ber zenbat bear zuan galdetu zioten.